Kategoriak
Bideojokoak

Untitled Goose Game

Untitled Goose Game jokalariak hantzara zoro bat kontrolatzen duen bideojokoa bat da. Hainbat agertokietako zereginak bete behar dituzu eta hirugarren pertsonan jolasten da.

Joku motaAkzioa, puzzleak, isiltasuna
EgileaHouse House
Argitaratze-data2019
PlataformakPC, MAC, Nintendo Switch, Play 4, Xbox One
Kalifikazioa+3
La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es winter.normal-1.png

Bai, antzara bati buruzko bideojoko bat existitzen da. Joku honetan antzara bat kontrolatzen duzu eta hainbat zeregin egin beharko dituzu, auzo bateko hainbat agertokietako (jatetxe bat, denda bat, lorategi bat…) puzzleak ebatziz. Antzara hau baso batean agertzen da eta tutoriala pasa ondoren gizon baten lorategira iristen zara, eta han hasten da jokoa. Jokuak zereginak ematen dizkizu, esate baterako “Lorategiko gizona busti” eta zuk hau eta beste zereginak egin beharko dituzu hurrengo agertokira joan ahal izateko

Zereginak egiteko lekuko hainbat objekturekin interaktuatuz egin beharko dituzu, adibidez mokoarekin zerbait hartuz, gailu bat piztuz, karranka eginez… Gainera, agertoki guztietako zereginak bukatzerakoan jokuak zeregin zailagoak eskeintzen ditu gehigarri gisa, eta erlojupeko batzuk ere.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es winter.normal.png

Nahiz eta antzara bati buruzko bideojoko bat txorakeria dirudien, oso entretenigarria egiten da. Zereginak burutsuak dira eta ez dira aspergarriak egiten. Halere, azkar egiten dira eta ziztu bizian jokua pasatzen duzu (30 minututan jokua pasa daiteke). Agertokiak gutxi baina askotarikoak dira, eta jokuan aurrera pasa ahala mekanika berriak sartzen dira. Jokabilitateari dagokionez, hasieran zaila egiten da antzara kontrolatzea baina azkenean ohitzen zara. Musika ere nahiko ondo dago, izan ere tonu jokotsua ematen dio jokoari, justu behar duena. Bestalde, zeregin batzuk zailegiak izan daitezke. Esate baterako, zeregin gehigarrietako batean gol bat sartu behar zen, eta horretarako futboleko baloia hainbat lekuetatik eraman behar zen atera sartzeko. Arazoa da momentu batean aldapan gora joan behar zarela, eta zailtasun honi gehitzen zaio NPC emakume bat dagoela adarra jotzen. Bestetik, ez legoke gaizki zeregin batean trabatuta baldin bazaude jokuak laguntza eskaintzea, izan ere desatsegina da Youtuben behin eta berriro bilatzea. Bukatzeko, ondo dago jokuak hainbat partida gordetzeko aukera ematea.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es Sin-titulo-15.png

erantzun itzazu 3 “Untitled Goose Game&rdquo-(e)an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude