Kategoriak
Bideojokoak

Red Dead Redemption

Mendebalde basatiari buruzko akzio-abentura bideojokoa da, mundu libre batean garatzen dena eta lehenengo eta hirugarren pertsonan jolasteko aukera ematen duena.

Joku motaWestern, akzio-abentura, tiroak
EgileaRockstar Games
Argitaratze-data2010
PlataformakPlay 3, Xbox 360, Xbox One
Kalifikazioa+18
(KONTUZ! RED DEAD REDEMPTION 2KO SPOILERRAK DAUDE!)

Estatu Batuetan XX. mendearen hasieran kokatzen den Western estiloko bideojoko bat da. Jokatzeko bi modu ditu: online-a eta istorio modua. Azken honi dagokionez, bere prekuela Red Dead Redemption 2 da eta (SPOILER) Johnen istorioa jarraitzen du. Johni familia bahitu diote Pinkertonek, poliziek, Edgar Rossen aginduan, eta honek esaten dio gure protagonistari familia bueltatzeko bere bandaren azken kideak hil behar dituela: Bill, Javier eta Dutch. John Estatu Batuetan eta Mexikon egongo da hauen bila, eta bitartean beste ekintza batzuk egin ditzake: ordainsari-biltzaile izan (cazarrecompensas), animaliak ehizatu eta ezagutu, bigarren mailako misioak egin, zonako gaizkileen gordelekura joan eta gaizkileak hil, zaldiak bezatu…

Pertsonai nagusiak hauek dira:

  • John Marston (protagonista)
  • Leigh Johnson (Armadilloko Sheriff-a)
  • Bonnie Macfarlane (John salbatzen duen andrea, Macfarlane arrantxoko aginteduna)
  • Bill Williamson (Bandako kide ohia, orain etsaia)
  • Vicente de Santa (Mexikoko armadaren kapitaina, antagonista)
  • Agustín Allende (Nuevo Paraísoko agintaria, antagonista)
  • Javier Escuella (Bandako kide ohia, orain etsaia)
  • Edgar Ross (polizia, etsairik handiena)
  • Dutch Van der Linde (Bandako buruzagi ohia, orain etsaia)
  • Jack Marston (Johnen semea)
  • Abigail Marston (Johnen emaztea)
  • Uncle (Johnen lagun zahar baldarra)
  • West Dickens, Seth Briars, Landon Ricketts, Abraham Reyes, Luisa Fortuna, Harold MacDougal, Irish (John lagunduko duten pertsonaiak)
  • Gizon arraroa (Izenik gabeko pertsonai enigmatikoa)

Online-ari dagokionez, istoriako alderdi gehienak mantentzen dira. Lehenik, ezin duzu zure pertsonaia asko pertsonalizatu; egin dezakezun bakarra da aurrez zehaztutako diseinuarekin geratu edo jokuak eskaintzen dituen istorio moduko diseinuak hartu. Denbora pasari dagokionez ez dago asko egiteko: gaizkileen gordelekuak erasotu eta hilketa partidetan parte hartu edo zaldi lasterketetan beste jokalarien aurka, baina jokua nahiko zaharra denez oso jende gutxi dago hauek jolasteko. Ez dago gehiago esateko.


La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es winter.normal.png

Joku hau baloratzea zaila izan daiteke, izan ere atera zetenik bideojokuak asko hobetu dira, eta gaur egungo batekin konparatuta grafikoki nahiko gaizki geratzen da. Halere, atera zen garaierako 10ko grafikoak ditu, eta gaur egun ere ondo ikusten dira. Mapari dagokionez, 2koa baino txikiagoa da, baina Mexikora joateko aukera edukitzea oso ona da. Paisai aniztasun ona dago, elementu natural ugari daude. Istorioari dagokionez, oso hunkigarria izaten jarraitzen du eta bukaerak pertsona gogorrena ere suntsituko luke. Gainera, istorioa azkar pasatzen da eta ez da batere aspergarria. Halere, Johnen pertsonaia pixka bat sosoa, arrunta aurkitu dut, eta ez zuen karisma handirik. Beste pertsonaiak ondo daudela iruditu zait, eta jokabilitateari dagokionez dena ondo dago orokorrean, zaldiak izan ezik. Nahiko desatsegina iruditu zait zaldi gainean ibiltzea, izan ere zaldia biratzerakoan nahiko gaizki ikusten da eta batzuetan buelta ematea asko kostatzen zaio. Abestiei dagokienez, maila joku honetan ere oso altua da, eta musika gehiena atsegina da eta egoeraren klima jarraitzen du. Online-ari dagokionez, ez dago asko baloratzeko, izan ere nahiko hutsa dago, baina egia da joku hau ez dela online-a jolasteko erosten, beraz ez da kontuan asko hartu behar. 

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es Sin-titulo-14.png

Joku honetako mapa bi zatitan banatzen da: Estatu Batuak eta Mexiko. Estatu Batuak West Elizabeth eta New Austin estatutan banatzen da, bakoitza bere lurralde historikoekin, eta Mexiko Nuevo Paraíso estatuarekin, bere lurralde historikoez osatuta.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es Sin-titulo-13.png

Argazkien iturriak:

https://reddead.fandom.com/es/wiki/Personajes_de_Red_Dead_Redemption

https://reddead.fandom.com/es/wiki/Red_Dead_Redemption

erantzun itzazu 3 “Red Dead Redemption&rdquo-(e)an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude