Kategoriak
Bideojokoak

Red Dead Redemption: Undead Nightmare

Red Dead Redemptionen zonbiei buruzko DLC-a. Hirugarren pertsonean jolasten da eta mundu librea dago. Zobien gaixotasunari aurre egin behar diozu.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es boina-txapela-1.png
Joku motaWestern, akzio-abentura, tiroak, zonbiak
EgileaRockstar Games
Argitaratze-data2010
PlataformakPlay 4, Xbox One, PC, Xbox 360, Play 3
Kalifikazioa+18
La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es winter.normal-1.png

Red Dead Redemptionen DLC bat da. DLC bat joku orokorra osatzeko edo hobetzeko gehitzen zaion edukia da. DLC hau ezin da online jolastu, bakarrik bakarka istorioa pasatzeko. Istorioa John bere arrantxora itzultzerakoan kokatzen da; han bere familiarekin poz-pozik bizitzen da, baina zerbaitek eragiten du Estatu Batuetako eta Mexikoko jendea zonbitan bihurtzea eta kaosa piztu da, eta nor hobeto arazo honi aurre egiteko John baino. Istoriako misioak pasa beharko dituzu bidean beste ekintza batzuk eginez: bigarren mailako misioak, zombiak setiatzen ari diren herriak askatu, hilerriak “garbitu”…

Pertsonai nagusiak hauek dira:

  • John Marston (protagonista)
  • West Dickens, Seth Briars eta Calderon Ama Nagusia (John lagunduko duten pertsonaiak)
  • Zonbi arrunta
  • Basatiak (txikiak baina azkarrak)
  • Izugarrizkoak (handiak baina motelak)
  • Nazkagarriak (fluido “erradioaktibo” berde bat botatzen dute)
  • Momiak (azken misioko zonbi bereziak)
  • Zonbi bihurtu diren jokuko pertsonaiak (adibidez Nastas)

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es winter.normal.png

DLC honek ezustekoan hartu zituen jokalari guztiak, izan ere ez zen espero DLC bat sartzea eta are gutxiago honelako bat. Istorioa motza da baina ez da inportanteena, izan ere joku honen mamia zonbiak hiltzea da: hilerriak garbitu, herriak askatu, bidean aurkitzen duzun pertsona bat setiatzen duten zonbiak hil… Oso entretenigarria da, eta jokabilitateari, grafikoei eta mapari dagokienez joku originalaren berdina dira. Zoritxarrez, badago esperientzia hau okertzen duten gauzak: jokuaren akatsak. Oso ohikoa da jokuak akatsak izatea, eta horrek asko gogaitzen du; esate baterako, ohikoa da akats baten ondorioz pertsona guztiei (bai biziduna bai zonbiak) burua desagertzea, eta hau desabantai handia da, izan ere zonbien puntu ahula da, eta oso astuna egiten da behin eta berriro jokua ixtea eta berriro sartzea akatsa zuzentzeko. Bukatzeko, musika oso ona da, joku orokorrekoa baino hobea ere.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es Izarra-1.png

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es Sin-titulo-12-1.png

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es Sin-titulo-13.png

Argazkien iturria:

https://reddead.fandom.com/es/wiki/Categor%C3%ADa:Personajes_de_Red_Dead_Redemption:_Undead_Nightmare

https://reddead.fandom.com/wiki/Undead_Nightmare

erantzun itzazu 3 “Red Dead Redemption: Undead Nightmare&rdquo-(e)an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude