Kategoriak
Bideojokoak

Red Dead Redemption 2

Mendebalde Basatiari buruzko bideojokoa, Red Dead Redemption 1en prekuela. Banda bateko kidea zera eta mundu libre batean mugituko zara, lehengo eta hirugarren pertsonan jolasteko aukera edukiz.

Joku motaWestern, akzio-abentura, tiroak
EgileaRockstar Games
Argitaratze-data2018
PlataformakPlay 4, Xbox One, PC, Google Stadia, Xbox Series S, Xbox Series X, Play 5
Kalifikazioa+18

19. mende bukaerako (1899an zehazki) Estatu Batuetan kokatzen den “Western” bideojoko bat da. Jokatzeko bi modu ditu, istorioa (bakarka) eta online-a. Istorioari dagokionez, 60 ordu baino gehiago irauten ditu, eta hainbat ekintza egin daitezke: misio nagusiak, bigarren mailako misioak, animalien ehiza, legendazko animalien ehiza, pokerrera jolastea, herrietako tabernetera txotx egitera joatea… denetik egiteko dago! Istorioan Mendebalde Basatiko iheslari batzuen bandako buruetako bat kontrolatzen duzu, eta etorriko zaizuen arazoei aurre egin beharko diezu, tartean banketxe eta tren batzuk lapurtuz Pinkertonek (jokuko poliziek) zure banda jarraitzen duten bitartean, eta istorioaren garapenean eragina izango duten hainbat erabaki hartuz.

Pertsonai nagusiak hauek dira:

  • Arthur Morgan (protagonista)
  • Dutch Van der Linde (bandaren buruzagia)
  • Hosea Matthews (bandaren bigarren buruzagia)
  • Javier Escuella, Bill Williamson, John Marston, Lenny Summers, Uncle, Sean Macguire, Sadie Adler, Pearson, Tilly Jackson, Josiah Trelawny, Swanson apezpikua, Strauss, Karen Jones, Micah Bell, Kieran, Charles, Mary-Beth, Susan Grimshaw, Abigail, Jack eta Molly (bandako beste kideak)
  • Colm O’Driscoll (banda aurkariaren buruzagia)
  • Mary Linton (Arthurren maitasunezko emakumea)
  • Edgar Ross eta Andrew Milton (poliziak, antagonistak)
  • Leviticus Cornwall (enpresari ospetsua, bandaren aurkaria)

Online-ari dagokionez, istoriako alderdi gehienak mantentzen dira. Hasteko, zure pertsonaia sortuko duzu honen alderdi asko editatuz: ilea, honen kolorea, bizarra, sudurraren forma, ahoarena, begiena, altuera, zauriak, hortzak… Ondoren online-eko istorio modua hasiko da: senarra hil dioten Leclerk izeneko emakume batek kartzelatik ihes egiten laguntzen zaitu, eta trukean zuk beraren senarraren hiltzailea aurkitzea nahi du. Honetaz gain, zure lagunekin beste hainbat ekintza egin ditzakezu: zaldi lasterketa, tabernera joatea eta mozkortzea, pokerrera jolastea, mundua exploratzea… Online-an arropa asko dago erosteko, eta arma asko ere, eta dirua lortzeko hainbat modu daude: serieak (zaldi lasterketak, zonen konkistak, aurkariak hiltzea…) eta rolak. Rolak online-ko zatirik garrantzitsuena dira, izan ere urrearekin erosten dira (jokuko txanponik zailena lortzeko) eta dirua lortzeko modurik onena direlako. 5 rol daude:

  • Ordainsari-biltzailea (cazarrecompensas): Diru kantitate on batengatik gaizkile arruntak edo legendazkoak harrapatzea.
  • Bildumagilea: Mapa osoan zehar dauden bildumak aurkitzea eta saltzea.
  • Merkataria: Ehizaren bidez materialak lortzea eta hauekin merkataritzea.
  • Likore-saltzailea: Likorearen munduan murgildu eta zure likore propio sortu eta saldu.
  • Naturalista: Mapa osoko animaliak ikasi eta inbestigatu, eta legendazko animaliak ehizatu edo inbestigatu.
Merkataria

Ez da exagerazio bat joku honen istorioa munduko hoberena dela esatea. Istorioa hunkigarria da, eta protagonistaren lekuan sentitzen zara eta berarekin asko enpatizatzen duzu. Beste pertsonaiak ere oso garatuak daude eta karismadunak dira. Grafikoei buruz zeresanik ez dago; guztiz errealak dirudite. Are gehiago, mapa izugarri handia da eta paisaiak denetarikoak dira: desertua, zingirak, elurra, basoak, heiserrak, mendiak… Abestiei dagokienez, mota askotarikoak daude eta oso ondo daude. Joku honetako detaile maila izugarrizkoa da; esate baterako, zaldiaren barrabilak elurrean dilatatzen dira, edo lokatzez zikinduta baldin bazaude jokuko inteligentzia artifizialek desberdin jokatzen dutela. Gauza asko egin ditzakezu jokuan, eta horrek lotzen zaitu. Online-ari dagokionez, ez da istorioaren maila berdinekoa, baina halere oso dibertigarria da eta zure Mendebalde Basatiko esperientzia hobetzen jarraitzen du, gainera zure lagunekin. Laburbilduz, gure ustez gaur egun arterako jokurik onena da.

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es Sin-titulo-10-1-edited.png

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es Sin-titulo-12.png
Red Dead Redemption 2ko mapa. 5 lurraldez osatuta dago, mendebaldetik ekialdera ordenatuta: New Austin, West Elizabeth, Ambarino, New Hanover eta Lemoyne. Bakoitza beste hainbat lurralde historikotan banatuta dago, mapan ikus daitekeen bezala.


Argazkien iturriak:

https://reddead.fandom.com/es/wiki/Personajes_de_Red_Dead_Redemption_2

https://reddead.fandom.com/es/wiki/Red_Dead_Redemption_2

erantzun itzazu 3 “Red Dead Redemption 2&rdquo-(e)an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude