Kategoriak
Bideojokoak

Minecraft

Mundu kubiko irekiko jokua da, bakarka edo lagunekin jolastu daitekeena. Beste dimentsio bateko dragoa hil behar duzu, baina hau egiteko bideak infinitoak dira, partida bakoitza desberdina eginez.

Joku motaBiziraupen jokoa, sandbox bideojokoa
EgileaDynamic Pixels
Argitaratze-data2017
PlataformakWindows, Mac, Android, iOS, Xbox 360, Xbox One, Xbox Series X eta S, PS3; 4 eta 5, PlSVita, Wii U, Nintendo Switch

Kalifikazioa+7
Steve
Alex

Mundu kubiko batean garatzen den bideojokoa da. Zuk Steve edo Alex kontrolatzen dituzu, eta zure biziraupena ziurtatu behar duzu bukaeran “End”eko dragoia hiltzeko. Bitartean, milaka gauza egingo dituzu: zure etxea eraiki, baserri bat egin, minara joan materialak eskuratzera… Azken honi dagokionez, garrantzitsuenetarikoa da, zeren joku honetan gauzak munduko materialekin sortzen dira, eta material garrantzitsuenak minan lortzen dira: ikatza, redstone-a, lapislazulia, burdina, urrea, esmeralda eta hoberena, diamanteak. Mundu honetan mota askoko biomak egon daitezke: taiga, izotzezkoa, elurrezkoa, menditsua, basoa, desertua, belardiak… Orain arte dena oso erraza dirudi, baina zure bizitza zailagoa egingo duten gauzak egongo dira: mob txarrak. Mobak jokuko bizidunak dira, esate baterako, animaliak edo herrietako laborariak, baina badaude txarrak direnak.

  • Zombiak (Bizitza gutxi, min gutxi)
  • Armiarmak (Bizitza gutxi, nahiko min)
  • Endermanak (teleportatu daitezke, begietara begiratzen badiezu hil nahiko zaituzte; min asko bizitza nahikoa)
  • Creeperrak (Bizitza gutxi, min handia, lehertzen dira eta eraikinak hausten dituzte)
  • Eskeletoak (urrutitik mina egiten dute, bizitza gutxi nahiko min)
  • Itotakoak (Uretako mob maltzurrak, min gutxi bizitza gutxi)
  • Sorginak (Urrutitik erasotzen dute, edabe pozoitsuak botatzen dituzte, min handia bizitza gutxi)
  • Slimeak (Jotzerakoan zati txikiagotan banatzen da, min gutxi)

Jokuan aurrera egitean, beste dimentsio batera joan beharko zara: Netherra. Netherra infernu moduko dimentsio bat da, labaz josia. Dimentsio honetan material onena aurkitzen da: Netherita. Hau dimentsio honetan bakarrik aurkitu daiteke, eta arma eta armadura onenak egiteko erabiltzen da. Hemen beste mob mota gehiago daude, baian deskribapena oso luze ez geratzeko soilik izendatuko ditugu: Blazeak, Jockey oiloak, Ghastak, Hoglinak, Magma kuboak, Piglinak, Striderrak, Wither eskeletoak eta Zombi-Piglinak.

Jokua bukatzeko, endermanengandik lortu dituzun perlei esker End-eko portala aurkitu beharko duzu, eta han sartuta beste dimentsio batera bidaliko zaitu, End-a. End-a irla flotante bat da, beraz erortzen baldin bazara hilko zara eta eramaten dituzun gauza guztiak galduko dituzu. End-an bi mod daude: Endermanak eta dragoia. Dragoia jokuko antagonista handiena da, eta hil beharko duzu jokua bukatzeko. Hau egiteko, berari bizitza ematen dioten dorreak suntsitu beharko dituzu arkuarekin, eta ondoren dragoia hil. Dragoia hiltzerakoan, bere arrautza eramateko aukera edukiko duzu, sari moduan, eta itzultzeko portala pasa ondoren jokua bukatuko duzu.


Jokua hau paregabea da. Atera zenean jokuen mundua goitik behera aldatu zuen eta 11 urte pasa ondoren gehien jolasten diren jokoen artean jarraitzen du. Zure imaginazioa erabili nahi duzun bideojoko bat bilatzen ari bazara hauxe da behar duzuna. Edozer egin dezakezu. Joku honen magia partida guztiak hasiera eta bukaera berdinarekin oso desberdinak direla da. Denetan ezer gabe mundu misteriotsu batean agertzen zara, eta bukaeran dragoia hiltzen duzu, baina hau egiteko moduak infinitoak dira. Gainera, grafiko mota partikular hauek bideojokoen historian sartu dira, beraien berezitasunarengatik, eta egin nahi den joku motarentzat ezinhobeak dira. Musika egia da nahiko deprimitzekoa dela; hala ere, oso ondo dago. Baina joku hau hoberenetariko egiten duena online jolastu ahal izatea da. Experientzia izugarri ona da zure kuadrilarekin mundu bat sortzea eta bertan bizitzea. Are gehiago, serbidoreak sortu daitezke, Karmaland modukoak, eta oraindik hobeto pasa. Eta gehiago dago esateko, izan ere komunitateak ordenagailurako modak egiten ditu, zure munduaren hainbat alderdi aldatzeko aukera ematen eta mekanika berriak gehituz. Bukatzeko, joku hau bakarra da, ez da inoiz bere pareko bat egongo, 7 urterekin jolastu dezakezu edo 40rekin, ez dago mugarik.


Argazkien iturriak:

https://minecraft.fandom.com/es/wiki/Minecraftpedia

https://minecraft.fandom.com/wiki/Minecraft

https://minecraft-es.gamepedia.com/Minecraft_Wiki

erantzun itzazu 2 “Minecraft&rdquo-(e)an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude