Kategoriak
Bideojokoak

Hello Neighbor

Biziraupen beldurrezko bideojoko bat da, non zure bizilagunaren etxera sartu behar zara bere ate sekretuan zer daukan aurkitzera.

Joku motaIsiltasuna, biziraupen beldurra, puzzleak
EgileaDynamic Pixels
Argitaratze-data2017
PlataformakGoogle Stadia, Microsoft Windows, Xbox One, Nitendo Switch, Play 4, iOS, Android
Kalifikazioa+7

Lasai-lasai baloi batekin jolasten ari zaren mutiko txiki bat zara, eta kaletik zoaz poz-pozik. Bat-batean, oihu batzuk entzuten dituzu bizilagunaren etxean, eta gela sekretu bat duela ikusten duzu, eta jakin-mina piztuta gela horretara sartu behar zarela erabakitzen duzu. Momentu honetan hasten da jokua, 1. ekitaldiari hasiera ematen. 2. ekitaldian bizilagunaren etxetik alde egin behar duzu eta 3. ekitaldian bizilagunaren etxera itzultzen zara istorioa bukatzeko. Gainera, 3. ekitaldia bukatu ondoren beste 3 fase daude jokua bukatzeko, “Final Boss” moduan. Joku honetan bizilagunaren etxea exploratu beharko duzu, puzzleak eginez, gauzak deszifratuz, etab.

Bizilaguna

Hasteko, jokua nahiko motza da. Hau gauza on edo txar bat bezala ikus daiteke, beraz puntu hau ea ona edo txarra den bakoitzak erabakiko du, guk ez dugu kontuan hartuko. Bestalde, nahikon entretenigarria da eta istorioa interesgarria da. Grafikoak marrazki bizidun modukoak dira eta ondo ikusten dira, eta soinua ondo dago, dagokion egoerari moldatuz. Halere, mekanika batzuk ez daude oso ondo, esate baterako, minijoko batean zortean dependitzen duzu, berdin du oso azkarra zaren edo oso motel, zortean dependituko duzu. Gainera, 3. ekitaldian oso garrantzitsuak dira aterkiak, eta gertatu zait nire aterkia galtzea eta aurrera jarraitu ezin izatea. Bestetik, nahiko akats daude eta baten batek asko izorratu dezake. Bukatzeko, ondo dago jokuaren zailtasuna aldatzeko aukera izatea.


Argazkien iturria:

https://hello-neighbor.fandom.com/es/wiki/Hello,_Neighbor_Wiki

erantzun itzazu 2 “Hello Neighbor&rdquo-(e)an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude