Kategoriak
Bideojokoak

Grand Theft Auto: Vice City

GTA sagaren bigarren jokua, Vice City-n kokatua non protagonista Tommy Vercetti da. Hiriko mafiekin erlazionatu beharko zara eta hiriaren boterea berreskuratu, bertako mafiaren kapoa bilakatzeko.

Joku motaAkzio-abentura, tiroak
EgileaRockstar North
Argitaratze-data2002
PlataformakPlay 2, PC, Xbox, MAC, iOS, Android
Kalifikazioa+18

Tommy Vercetti duzu izena, eta Vice City izeneko irla batera iritsi zara salerosketa ilegal batzuk egitera, Sonny Forelli izeneko mafiaren kapo batek bidalita. Salgaiak saltzera zoazenean asaltatzen zaituzte zuri eta zure kideak, azken hauek hiltzen. Tommy Vercettik, zorionez, alde egitea lortzen du, eta hotel batean bizitzen geratzen da. Handik aurrera Tommy Vercettik bere izena berriz garrantzitsua bilakatzea lortu beharko du, hiriko mafiekin erlazionatuz eta hainbat arazoei aurre eginez. Ingurunea 80. hamarkadekoa da, eta mapa osoa garai honetako gauzekin osatua dago. Misio nagusietaz aparte, anbulantzia, taxista, polizia edo su-hiltzaile misioak egin ditzakezu, mini-jokoak (hegazkin lasterketak, kotxe lasterketak…) edo bildumak egin.

Pertsonaiak hauek dira:

Tommy Vercetti, protagonista

MAPA


GTA sagaren fan askorentzat joku hau onena da, eta guztiz ulergarria da. Hobekuntza ugari daude bere aurrekoarekiko (GTA III), esate baterako mekanika nagusiak, tirokatzekoak, gidatzekoak, etab. Gainera, protagonista sagako hoberenetarikoa da, eta gaur egun ere beste joku bat agertzea eskatzen da, bere karismarengatik eta bere pertsonalitatearengatik. Hiri osoan zehar dauden mafiek sortzen duten giroa ere oso aproposa da, eta bakoitzarekin zure istoriotxoa edukitzea oso ondo dago. Istorioa bere protagonista bezain ona da, entretenigarria eta oso dinamikoa. Bestalde, istorioaren momentuan erosi behar dituzun lokalen misioak oso intersegarriak dira. Grafikoei dagokienez, hobekuntza bat dago aurrekoarekiko, eta nahiko ondo zahartu dira denbora pasa ahala. Bestetik, musika 10koa da, denetarik dagoelako eta oso ona. Gauza txarrei dagokienez, akatsak ugariak dira eta badago misio zailegiren bat edo aspergarrien bat. Bukatzeko, istoriako misioaz aparte hainbat gauza egin daitezke: kotxe lastereketak, hegazkin lasterketak, bildumak bilatu, jokuaren sekretuak bilatu…


Argazkien iturriak:

https://gta.fandom.com/es/wiki/Personajes_de_Grand_Theft_Auto:_Vice_City

https://gta.fandom.com/es/wiki/Grand_Theft_Auto:_Vice_City

erantzun itzazu 9 “Grand Theft Auto: Vice City&rdquo-(e)an

Gauza bat:
Merkataritza gune bateko denda bat explotatu ondoren ez zaizkit misio gehiago ateratzen. Zer egin behar dut?
Eskerrik asko.

Hiri osoan zehar dauden negozioak erosi behar dituzu, eta beraien misioak egin. Esate baterako, Haititarren auzoan inprenta-negozioa erosi behar duzu eta hiruzpalau misio egin.
Espero dut lagungarria izatea 😀

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude