Kategoriak
Bideojokoak

Grand Theft Auto III

Grand Thef Auto sagako lehen 3D jokua, Liberty Cityn kokatua, Claude Speed izeneko gizona kontrolatzen duzu, eta hiriko mafiekin lan egin beharko duzu.

Joku motaAkzio-abentura, tiroak
EgileaRockstar North
Argitaratze-data2001
PlataformakPlay 2, PC, Xbox, iOS, Android, Play 3, Play 4
Kalifikazioa+18

Claude Speed izeneko gizon bat zara. Liberty Cityko bankua lapurtu duzu Miguel eta Katalinarekin (zure neskalagunarekin), baina alde egin behar dezuenean Katalinak traizionatzen zaitu eta tiro egiten dizu. Berak eta Miguelek alde egiten dute eta poliziak zu hil zorian aurkitzen zaitu eta atxilotzen zaitu. Zorionez, polizien furgonetan zaudenean Cartel kolombiarrak furgoneta erasotzen du eta zuk eta 8-Ball izeneko lagun batek alde egiten duzute. Momentu honetan istorioa hasten da, Portland izeneko Liberty Cityko auzo batean, eta bertan zonaldeko mafiari enkarguak egin. Jokuan aurrerago beste auzoetara joango zara, jende gehiago ezagutuz. Gainera, auzo bakoitzean telefono batekin markatutako misio bereziak egongo dira. Hauek dira pertsonai nagusiak:

Pertsonaiak

Claude Speed, protagonista

MAPA


Joku hau nahiko zaharra da; hala ere, nahiko ondo zahartu da. Joku hau GTA sagako lehengo 3D jokua izan zen, eta hau dela eta grafikoak pixka bat gaizki ikusi daitezke eta egituretan akatsen bat aurkitzea normala da. Istorioari dagokionez, ez da beste mundu bateko gauza, nahiko sinplea da. Misio gehienak norbaiten enkarguak egitea da, eta momentu batean errepikakorra bihurtu daiteke. Gainera, Claude Speedek ez du ahotsik, gauza guztiz oso arraroa protagonista dela eta ahotsik ez duen pertsonai bakarra dela kontuan edukita. Bestalde, misioen mekanika nahiko gaizki dago; misio batean huts egiten baduzu kontrol puntura itzuli beharrean misioa bertan behera uzten da eta berriz misioaren lekura itzuli behar zera. Bestetik, hiltzerakoan arma guztiak galtzen dituzu eta berriz erostera joan behar zara; guztiz deserosoa. Musikari dagokionez, denbora pasa ahala irratiko abestiei maitasuna hartzen diezu. Bukatzeko, ordenagailuan jolastea nahiko deserosoa da, eta gaur egungo kontsoletan ezin da jolastu.


Argazkien iturriak:

https://steamcommunity.com/sharedfiles/filedetails/?id=163901399

https://gta.fandom.com/es/wiki/Personajes_de_Grand_Theft_Auto_III

https://gta.fandom.com/es/wiki/Grand_Theft_Auto_III

erantzun itzazu 8 “Grand Theft Auto III&rdquo-(e)an

Ondo dago, baina ez dut ulertzen zergatik ez zioten Clauderi ahotsa eman. Berari hitz egitea eta berak ez erantzutea oso gaizki geratzen da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude