Kategoriak
Bideojokoak

Five Nights at Freddy’s

Biziraupen beldurrezko bideojoko bat da non jatetxe bateko gaueko zaintzailea zaren, baina toki horretako animatronikoek gauean bizia hartzen dute eta bizirik irten beharko zara 5 gauetan, 00:00etatik 06:00tara.

Joku motaBiziraupen beldurra, tentsioa
EgileaScott Cawthon
Argitaratze-data2014
PlataformakPC, iOS, Android, Play 4, Xbox One, Nintendo Switch
Kalifikazioa+12

Zu Mike Schmidt zara, jatetxe batean gauez geratu behar zaren zaintzaile bat kontrolatu behar duzu. Orain arte dena normala dirudi, baina ez sinetsi. Gaueko 00:00etatik goizeko 06:00tara geratu behar zara guardia egiten, eta zure guardia hasi bezain laster telefonoak jo egiten ditu. Zuk hartzen duzu eta zaintzaile ohi batek erantzuten dizu.

Honek zure lanaren arriskuetaz abisatzen zaitu, eta animatronikoak aurkezten dizkizu. Animatronikoak jatetxeko maskotak dira, baina gauean zerbait dela eta bizi hartzen dute eta zu hil nahi zaituzte (hurrengo jokuetan jarrera honen zergatiak azaltzen dira). Zu ezingo zara zure kabinatik atera eta hauetatik babesteko 3 gauza egin ditzakezu: lehenik, kamaretatik animatronikoak zelatatu uneoro non dauden jakiteko; bigarrenik, zure kabinaren ondoko bi korridoreetako argiak piztu eta itzali, animatronikoak han baldin badaude ikusteko eta horrela azkeneko gauza egiteko, ateak itxi, beraiengandik babesteko. Zailtasun gehiago gehitzeko, energia kontsumitzen da eta energia asko kontsumitzen baldin baduzu energiarik gabe geratuko zara eta ezingo duzu ezer egin. Jokua 5 gauetan banatzen da, baina 6. gau bat dago oso zail moduan, eta 7. bat kustomizagarri moduan. Animatronikoak hauek dira:

  • Freddy: Hartz marroi bat da, 3. gauan aktibatzen dena eta argien bidez ikusi ezin dena. Zailena da.
  • Bonnie: Untxi urdin bat da, 1. gauan aktibatzen dena, baina errazenetarikoa dena.
  • Chica: Oilasko hori bat da, 1. gauan aktibatzen dena, baina errazenetarikoa dena.
  • Foxy: Azeri gorri bat da, 2. gauan aktibatzen dena. Kameratik hainbat aldiz ikusten baduzu Foxy korrika aterako da zuregana eta atea ez baduzu ixten galduko duzu.
  • Urrezko Freddy: Urre koloreko Freddy da. Berez ez da jokuan ateratzen, pertsonai sekretua da, baina jokalariak ez baldin baditu gauza batzuk egiten Urrezko Freddy aterako da eta menu orokorrera zuzenean bidaliko gaitu.

Beldurrezko jokurik onenenetariko da dudarik gabe. Nahiz eta kontrolak oso sinpleak diren, tentsioa beti sumatzen da eta animatroniko batek zu ezustekoan harrapatzea oso erraza da. Oso ondo egina dago zentzu honetan, izan ere sentsazio hau sortu nahi duten joku asko daude, baina oso gutxi daude lortzen dutenak, eta hoietariko bat hau da. Gainera, merezimendu gehiago dauka joku honek, zere pertsona bakar batean lana da, hau da, ez enpresa batena. Bestalde, istorioa ez dago batere gaizki, izan ere beste jokuekin osatzen da azkenean ahalik eta zentzu gehiena edukitzea lortuz. Bestetik, jokua nahiko motza da, baina 7. gaua oso ondo dago eta jokua kustomizatzeko aukera edukitzea izugarri ona da. Bukatzeko, grafikoak ez dira jokuaren puntu garrantzitsuena, baina ondo daude eta onargarriak izaten jarraitzen dute.


Argazkien iturriak:

https://untitled-goose-game.fandom.com/wiki/Untitled_Goose_Game_Wiki

https://five-nights-at-freddys-espanol.fandom.com/es/wiki/Five_Nights_at_Freddy%27s_Wiki_en_Espa%C3%B1ol

erantzun itzazu 2 “Five Nights at Freddy’s&rdquo-(e)an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude