Erreseinak

  • League of Legends
    League of Legends online jolasten den Battle Arena estiloko bideojoko bat da. Erdi aroko giroa dauka, eta ehunka pertsonai daude botere eta ezaugarri desberdinekin.
  • Grand Theft Auto: Vice City
    GTA sagaren bigarren jokua, Vice City-n kokatua non protagonista Tommy Vercetti da. Hiriko mafiekin erlazionatu beharko zara eta hiriaren boterea berreskuratu, bertako mafiaren kapoa bilakatzeko.
  • Among Us
    Among Us online jolasten den hilketa joku bat da. Inpostorea edo tripulatzailea izan zaitezke. Lehenengoa baldin bazara besteak hil beharko dituzu, eta tripulatzailea bazara inpostoreak harrapatu beharko dituzu edo misio guztiak bukatu.
  • Grand Theft Auto III
    Grand Thef Auto sagako lehen 3D jokua, Liberty Cityn kokatua, Claude Speed izeneko gizona kontrolatzen duzu, eta hiriko mafiekin lan egin beharko duzu.
  • Minecraft
    Mundu kubiko irekiko jokua da, bakarka edo lagunekin jolastu daitekeena. Beste dimentsio bateko dragoa hil behar duzu, baina hau egiteko bideak infinitoak dira, partida bakoitza desberdina eginez.
  • Hello Neighbor
    Biziraupen beldurrezko bideojoko bat da, non zure bizilagunaren etxera sartu behar zara bere ate sekretuan zer daukan aurkitzera.
  • Five Nights at Freddy’s
    Biziraupen beldurrezko bideojoko bat da non jatetxe bateko gaueko zaintzailea zaren, baina toki horretako animatronikoek gauean bizia hartzen dute eta bizirik irten beharko zara 5 gauetan, 00:00etatik 06:00tara.
  • Untitled Goose Game
    Untitled Goose Game jokalariak hantzara zoro bat kontrolatzen duen bideojokoa bat da. Hainbat agertokietako zereginak bete behar dituzu eta hirugarren pertsonan jolasten da.
  • Red Dead Redemption: Undead Nightmare
    Red Dead Redemptionen zonbiei buruzko DLC-a. Hirugarren pertsonean jolasten da eta mundu librea dago. Zobien gaixotasunari aurre egin behar diozu.
  • Red Dead Redemption
    Mendebalde basatiari buruzko akzio-abentura bideojokoa da, mundu libre batean garatzen dena eta lehenengo eta hirugarren pertsonan jolasteko aukera ematen duena.
  • Red Dead Redemption 2
    Mendebalde Basatiari buruzko bideojokoa, Red Dead Redemption 1en prekuela. Banda bateko kidea zera eta mundu libre batean mugituko zara, lehengo eta hirugarren pertsonan jolasteko aukera edukiz.