Kategoriak
Bideojokoak

Among Us

Among Us online jolasten den hilketa joku bat da. Inpostorea edo tripulatzailea izan zaitezke. Lehenengoa baldin bazara besteak hil beharko dituzu, eta tripulatzailea bazara inpostoreak harrapatu beharko dituzu edo misio guztiak bukatu.

Joku motaJoku kasuala, lagunartekoa
EgileaInnerSloth LLC
Argitaratze-data2018
PlataformakiOS, Nintendo Switch, Android, Microsoft Windows, Xbox One
Kalifikazioa+7

Zure kideekin mapa batean zaude, eta zuetako 1; 2 edo 3k besteak hil beharko dituzte, inpostoreak dira eta, baina ez dakizute nor den. Tripulatzailea baldin bazara, misioak egiten dituzun bitartean zure kideak bigilatzen egon beharko zara, inpostorea(k) harrapatzeko. Misio guztiak bukatzen badituzute irabaziko duzute. Bestela, inpostore guztiak harrapatzen badituzu ere irabaziko duzu.

Honetarako, bilketetan zure kideak konbentzitu beharko dituzu zuk inpostorea dela uste duzuna bozkatzeko, eta horrela kaleratua izateko. Inpostoreak zu hiltzen bazaitu, mamu moduan jarrituko duzu, bakarrik misioak egiteko, eta txat bat edukiko duzu beste mamuekin (hildakoekin). Berehala bilketa bat nahi baldin baduzu gela batean botoi gorria egongo da, eta sakatzen baduzu denak bilduko zarete eztabaidatzeko. Inpostorea baldin bazera, denak hil beharko dituzu. Zailtasuna gehitzeko, norbait hiltzerakoan bere gorputza han geratuko da eta denbora tarte bat itxaron beharko duzu berriro norbait hiltzeko. Norbaitek gorputza aurkitzen badu, erreportatzeko aukera edukiko du, eta denak bilduko zarete eztabaidatzeko (inpostoreek ere erreportatu ditzakete). Inpostereak mapetik azkarrago mugitzeko mapa osoan zehar dauden estoldetatik sartu eta atera zaitezke, batetik bestera pasaz mapa osoa zeharkatuz (estolda guztiak ez daude konektatuta). Inpostoreek irabazteko tripulatzaile kantitate bat hil beharko dituzte partidaren hasieran zeuden inpostoreen arabera: 

  • Inpostore bat → 1 bakarrik bizirik
  • 2 inpostore → 2 bizirik
  • 3 inpostore → 3 bizirik

Hiru mapa mota daude:

THE SKELD

Mira HQ

Polus

Beste modu bat inpostoreek irabazteko sabotajeak dira. Hainbat daude, eta batzuek denbora bat dute konponduak izateko, eta denbora hori pasatzen bada inpostoreek irabaziko du.

OxigenoaSabotaje hau aktibatzen bada kontu erregresibo bat hasiko da eta bukatzen bada inpostoreek irabaziko dute. Konpontzeko, bi oxigeno tanketan 4 digituzko kode bat sartu beharko duzu. Mapa guztietan dago.
Erreaktorea/Orekatzaile sismikoakSabotaje hau aktibatzen bada kontu erregresibo bat hasiko da eta bukatzen bada inpostoreek irabaziko dute. Konpontzeko, erreakotera/orekatzailera joan beharko zara zu eta beste bat, eta bertan dauden bi panelak batera sakatu. The Skelden eta Mira HQn dago erreaktorea, eta Polusen orekatzailea.
KomunikazioaSabotaje hau aktibatzen bada ezingo dira kamarak eta administrazio panela erabili, eta ezingo da ikusi misioen barra ezta mapan nun egin behar dituzun misioak. Mira HQn konpontzeko, bi paneletan kode bat sartu beharko duzute eta beste mapetan irratia ondo jarri beharko duzute.
ElektrizitateaSabotaje hau aktibatzen bada iluminazioa asko jaitsiko da. Konpontzeko, elektrizitate gelara joan beharko zara eta botoiak sakatu. Mapa guztietan dago.
AteakSabotaje hau aktibatzen bada geletako ateak itxiko dira 10 segundu. Mapa guztietan egin daiteke.

Misioak

Uraren bidea irekiUra pasa
TeleskopioaMotorrak ondo jarri
Artefaktoak gordeBanatzailea kalibratu
ZuhaitzaZuzendaritza egokitu
Pasea eskaneatuArtefaktoa eraiki
GiltzakEdariak erosi
TenperaturaDiagnostikoa egin
Wifia berpiztuKlima analizatu 
Klimaren nodoaLaginak ordenatu
TaladroaInformazioa prozesatu
Oxigeno bombonakLandareak ureztatu
Abiarazi erreaktoreaKableatua egokitu
Desblokeatu kolektoreakDeskargatu eta igo datuak
AsteroideakEnergia desbideratu
Ezkutua piztuEskanerra
Sartu IDaLaginak ikuskatu
Oxigeno-iragazkia garbituNabigazio-mapa
Motorrak kargatuTxartela
Zabortegia hustu

Joku hau ezustekoan ospetsu bilakatu zen 2020ean, eta guztiz merezita izan zen. Jokua oso dibertigarria da, izan ere pentsatzera bultzatzen zaitu eta tentsioa bukaeraraino mantentzen da. Gainera, bere grafiko karikatureskoak oso ondo daude jokuari simple itxura emateko. Bestalde, zure pertsonaia pertsonalizatzeko aukerak ugariak eta dibertigarriak dira. Joku hau zure lagunekin jolasteko aproposena da; seguru zure lagunekin jolasten baduzula bikain pasako duzula. Hobeto daitezken gauzei dagokienez, serbidoreak askotan gaizki doaz eta jokutik botatzen zaitu. Gainera, noizbehinka hacker batekin egiten duzu topo eta honek partida izorratzen dizu. Bukatzeko, eguneraketa handiak ateratzeko epeak oso luzeak dira; ospetsua egin zenetik mapa berdinak daude, eta nahiz eta egia den gauza nahiko ona sartu dituztela bitartean (boto anonimoa esaterako), mapa berri bat sartu behar da lehenbailehen.


Argazkien iturriak:

https://www.nintendo.es/Juegos/Programas-descargables-Nintendo-Switch/Among-Us-1882965.html

https://among-us.fandom.com/es/wiki/Rojo

https://www.pinterest.cl/pin/634796509971837451/

https://depor.com/depor-play/tecnologia/among-us-mapas-misiones-the-skeld-mira-hq-polus-trucos-tareas-smartphone-celulares-videojuegos-aplicaciones-apps-pc-computadora-tutorial-viral-estados-unidos-espana-mexico-colombia-nnda-nnni-noticia/

https://www.marca.com/videojuegos/pc/2020/10/29/5f9aaa6b268e3e601c8b45a2.html

https://among-us-game.fandom.com/es/wiki/MIRA_HQ

https://gamehag.com/es/foro/t/424431-among-us—gua-y-opinion-

https://esports.as.com/bonus/nuevo-Among-Us-grande-Polus_0_1404759513.html

erantzun itzazu 2 “Among Us&rdquo-(e)an

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude